Inauteriak
12:00: Kantu-dantza, Hernaniko kaleetan zehar
18:30:Erromeria, Hernaniko kaleetan zehar
2012ko Santo Tomas ospakizuna
Abenduan sartzearekin batera, egun hauetako hotzak negua datorrela gogoratzen digu. Hilabete honetan, gabonak izateaz gain, Santo Tomas euna ospatzen dugu. San Joan Konpartsakook hilaren 15an ospatuko dugu Hernaniko Plaza-berrin.
Hona hemen egun honetako egitaraua:
11:00-14:30: Taloa eta txistorra izango da "Hernaniko Talogileen" eskutik.
18:00: Erromeria; Patxi eta Konpainiarekin.
ANIMATU ETA PARTE-HARTU!!!!!
EUSKAL DANTZEN IKASTAROA
Euskal Dantzen ikastaroko taldeek honako egun hauetan hasiko dute kurtsoa: talde aurreratuak; urriaren 3an (astelehena) arratsaldeko 6etan, lehengo urtean hasi zirenak; urriaren 6an (osteguna) arratsaldeko 7etan, eta hasi-berriak urriaren 4ean (asteartea) arratsaldeko 7etan.
Ikastaro guztiak Transpakarren izango dira eta oraindikan apuntatzeko aukera dago telefono honetara deituz: 695.753.138 edo webgune honetako kontaktu atalean sartuz.“
SAN JOAN JAIAK 2011
San Joanak iritsi direla eta, hona hemen San Joan Konpartsak antolatzen dituen ekitaldiak (egutegi atalean ere badituzue):
Hasteko, San Joan Suaren inguruan San Joan Kantaita egingo dugu. Ondoren, bi erromeri izango dira; Patxi Perez eta Kupela Taldea. Fermin Valenciaren ekitaldia entzuteko aukera ere izango dugu.
Azkenik, San Joanetako azken egunean, San Joan Konpartsakook "Tilosetako bailableak" gaia aterako dugu, garai horretan islatuko duen anzterkia eta dantzak eginez.
2011eko DANTZARI FESTA
Hona hemen aurtengo dantzari festako egitaraua.
Egunez egun eta egitarau zabalago batean, egutegia atalean ikus dezakezue.