Inauterietan 2006 geroztik parte hartu eta San Joan Konpartsan ibiltzen direnak eta animatzen diren jendearekin, inauterietako egun bat ospatzen dugu.
Jai hauek iritsi baino lehenago, bilera batzuk egiten ditugu. Hemen, eguneko egitarauez eta jantzien inguruan hitz egiten da. Jantzien gaian, saiatzen gara, euskal kulturarekin zerikusia daukaten gaiak hartzen eta taldeko denok gai horretan mozorrotzen gara.
Giroa alaitzeko, “Benta zaharreko mutiko alaiak” taldea ekartzen dugu. Talde honekin, dantzak eta abestiak dantzatuz eta kantatuz pasatzen dugu eguna.
Lehengo urtean, Lantzeko Inauterietaz mozorrotu ginen.