San Joan Kantaita

Nahiz eta  ez jakin noiztik egiten den, Urdiainen gerra baino lehen egiten zela eta jantziak hortik jaso dituztela badakigu. Jantziak, oihal sendoz egindako bi gona urdin dira. Oso luzeak  dira eta azpildura berde bat dute apaingarri bezala. Gonetako bat, gainean jartzen dena, atzetik bildu eta buru gainean  jartzen da.

Kantaita

Alkandora zuria du eta txaketa berezi bat. Takoi baxuko oinetako beltzak eta leotardo zuriek osatzen dute jantzia. Buru gainean, egur batdaramate buru gaineko gonari forma ematearren.

 

 Suaren inguruan egiten da abesti bat kantatuz. Abestia, nekazaritza giroko erritu bat da. Udako solstizioa ospatzeko egiten da eta eguzkiari erregutzen zaio uzta ona lortzeko.

 

 

Aipatzeko da, emakumeek bakarrik abesten dutela kantua. Izan ere, ahotsak zuriak izan behar dute tea jantziak ere emakumezkoenak dira.

 

Hona hemen abestiaren letra:

 

“ Egu bai egun honek San Juan dirudi,

ez da San Juan bainan ala alunbra bedi.

 

Goazen San Juanera berduratara,

berduratara eta han egotera.

 

Juan nintzan Frantziara etorri maiatzian,

zalditxo urdinian Astuaren gainian.

 

San Juango iturriaren ondotik

zazpi iturri urre kainuetatik,

zortzigarren metal zurietatik

zortzigarren metal zurietatik.

 

San Juango iturrien dago ura berde

amurraitxo freskuak hantxe dirade,

lemizko eskuak eta bero musuak

San Juango iturriaren frskuan.

 

Jesukristoren lengusuba da

aita San Juan Bautista,

aingeruak dantzan dabiltza.

 

Dabiltza baia dabiltza

San Juanen pozian dabiltza.

 

San Juan garagarrillan denbora galantian,

mizik eta garik ez dagonian etxian,

orain arte belar hemendik aurrera gari! ”

 

San Joan Kantaita, Urdiainekoa izan arren, gaur egun, Errenterian, Altsasun, Pasaian, Hernanin (2001 geroztik), Tolosan eta beste hainbat lekuetan egiten dira.

Kantaita2Kantaita3

 

 

 

 

 

 

​